2012-05-06

Oinarrizko aplikazioak: GLOGSTER

Glogster aplikazioa posterrak egiteko aukera ematen digu, dena bere web orrialdearen bitartez.
Ez dugu gure ordenagailuan ezer instalatu behar, bakarrik izena eman behar dugu eta web orrialdean kontu bat sortuko dugu. Nahi beste poster burutu ahal ditugu gure kontuan, eta egin ditugunak, behin eta berriz moldatu ahal ditugu.

Posterrak egiteko hainbat programa desberdin aurki ditzakegu (Adb. Piccasa, PhotoScape...) baina Glogster aplikazioa bakarrik posterrak edo horma-irudiak egiteko erabiltzen da. Beste programa batzuk  ez bezala, posterrak egiteko erreminta bereziak aurki ditzakegu, beste hainbat programetan aurkitzen ez direnak. Erreminta hauek oso baliagarriak dira eta posterrak erakargarriagoak egiten laguntzen du.


Irudi, marrazki, idazteko tokiak, bideoak jartzeko lekuak...


Klasean ikasleekin egiten diren posterrak ekartzen dizkit gogora. Irudiak hartu eta nahi dituzun moduan jarri behar dituzu,  izenburua eta informazioa bertan idatzi behar dituzu... Irudi bitxi eta erakargarri asko daude, aukeratutako gaiarekin batera egokienak aukeratzeko eta erabiltzeko.
Posterra egiteko lekua mugatua da, poster bakar batean informazio, irudi, bideo...guztiak sartu behar dira.

Aplikazio hau aukeratu nuen posterrak egiteko beste hainbat programa ezagutzen nituelako eta ikusi nahi nuen ea ezberdintasun handiak zeuden bata bestearekin konparatuz. 
Klasean erabiltzeko erraza da, ume bakoitzak bat izateko aukera osoa dago eta bakoitzak nahi duen bezala apaindu dezake. Zentzu honetan uste dut aplikazio honek aukera asko ematen dituela ikasleekin aritzeko.

Nire kasuan, glogsterra margolari bati buruz burutu dut (Egin klik irudiaren gainean ikusteko)



Eta bukatzeko, beste glogster interesgarri bat aurkitu nuen IKTei buruzko informazioa ematen zuena.


No hay comentarios:

Publicar un comentario